Jantzigintza solidarioa

elaboración de batas y mascarillas

Auzo ezberdinetako bolondresak ospitaleentzako plastikozko mantalak eta nagusien egoitzetarako zein merkatarientzako maskarilak egiten laguntzen daude

Mantalak egiteko jantzigintza tailer bat prestatu da Basurtuko Proyecto Maternity GKE-ren egoitzan. Bertan, negutegien eraikuntzan erabiltzen diren galga 400 plastikozko harilak mozten dira, ondoren jostun batek diseinatutako patroi baten bidez josteko.

Maskarilak egiteko aurretiaz garbitegietan desinfektatutako kotoizko oihala banatzen da bolondresen artean, hauek beraien etxeetan egin ditzaten.

Jantzigintza taldera batu nahi izanez gero edo materiala eman nahi izatekotan, bidali mezu bat batas@elkartasunsareak.com helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Jantzigintza materiala edo plastikozko harilak erosteko donazio ekonomiko bat egin nahi izanez gero, Iralabarri Auzo Elkarteko kontu korrontean egin dezakezu “Proyecto batas” kontzeptua jarriz.

ES95 2095 000074 9020404433 Kutxabank