3d INPRIMAKETA

AURPEGIAK ESTALTZEKO BISEREN EKOIZPENA

Etxean 3D inprimagailua badaukazu, aurpegiak estaltzeko behar diren biserak edota Asturiasko maker komunitatean diseinatutako arnasgailuaren piezak inprimatzen lagundu ahal gaituzu.

covideuskadi.net-eko kideak dira Euskal Autonomia Erkidegoan 3D inprimaketaren prozesua kudeatzen ari direnak. Euren webgunean inprimaketarako beharrezkoak diren artxibo guztiak eta piezen bilketarako behar den informazio guztia  aurkitu ahal izango duzu.

Azkenik, 3D inprimagailurik ez badaukazu, ekarpenak atalean agertzen den bezala,  koadernaketa lanetarako erabili ohi diren PVC laminak, ehun-goma elastikoa, poltsa hermetikoak, latexezko eskularruak edota lixiba ekarri ahal dituzu.