ekarpenak

LAGUNDU MATERIALEN EKARPENEAN

Webgune honetan agertzen diren ekimen ezberdinak aurrera eraman ahal izateko, material ezberdinak behar ditugu:

Laguntza- sareetan latexezko edo behin erabiltzeko nitrilozko eskularruak behar ditugu. Horrelakoren bat izatekotan jar zaitez zure auzoko babes sarearekin harremanetan. Laguntza-sareen atalean kontakturako  telefono guztiak aurkitu ahal izango dituzu.  Auzoen zerrendan zure auzoa agertzen ez bada, barruti bereko beste edozein auzoko telefonora deitu dezakezu.

Maskarillen prestaketarako, kotoizko oihal lodia beharko dugu, (izaren edota alkandoren oihalak balio du), koloreak berdin dio. Nahiz eta garbitegian garbituko diren, komeni da oihalak ahalik eta garbien egotea.

Oihalen bilketarako, Iralako Confituras y Prensa Seve kioskoan utzi ahalko dira asteko edozeni egunetan, eguerdiko 13:30ak baino lehen.

3D inprimaketako boluntariotzan, beharrezkoak dira PVC laminak, ehun-goma elastikoa, lixiba eta beste hainbat material. Meterial guztien zerrenda zein harremanetarako datuak Covid Euskadi webgunearen “donaciones” atalean aurkitu ahal izango dituzue.