Bilboko elkartasun sareak

Bilboko auzo ezberdinetako auzokideek elkartasun sareak sortu ditugu Coronavirusak ekarri dituen eta ekarriko dituen mehatxu guztiei aurre egiteko asmoz.

Auzo bakoitzeko sareak antolaketa eredu ezberdin bat dauka baina denek helburu komun bati erantzuten diogu: era kolektibo batean antolatzea krisi sanitario honek dakartzan ondorioei erantzun komunitario bat emateko eta egoera hau auzokide guztientzako eramangarriago egiteko.

Ekimen honek osasungintzako langileekin harreman zuzena du, auzo bakoitzean maila ezberdinetako inplikazioarekin, protokoloen onespenetik hasi eta protokoloen sorrerara artekoak. Horrela, egiten diren ekintza guztiek segurtasun bermeak errespetatzen dituztela ziurtatzen dugu, honek egoera honi konponbidea emateko duen garrantzia ulertuta.

Era honetan, sareak helburu zehatz hauekin antolatu dira:

– Familie euren seme-alaben zaintzan laguntzea, gurasoak euren lan-postuetara joan behar izatekotan, baita aisialdirako baliabideak eskaintzea ere.

– “Arrisku talde” diren eta beraz, etxetik atera behar ez diren pertsonei laguntza eskaintzeko. Erosketetan, errekaduetan, maskoten zaintzan, zakarra jaisten…

– Egoera honengatik lanik eta ingresurik gabe aurkitzen diren pertsonei laguntzea

– Egoera honek langileen eskubide urraketetan ez eragiteko borrokatzea. Langileei babesa eta informazio legala ematea eta eman daitekeen edozein eskubide-urraketetan erantzun politiko bat ematea.

Behin egoera hau bukatutakoan, auzokideen elkarzaintzarako sare hauen beharraz hausnartzera gonbitea egiten dugu, ugariak baitira pairatu behar ditugun zaurgarritasun egoerak eta kolektibitatea baita hauei buelta emateko era.

Guztira egindako errekaduak:

0

Bolondresak auzoka:

Kalteberentzako laguntza

Arrisku-egoeran dauden pertsonentzako laguntza.

Auzo bakoitzak boluntario sare bat prestatu du kalera jeitsi ezin diren adineko pertsonei laguntzeko, baita eguneroko zereginak burutzeko zailtasunak dituzten arrisku-taldeko pertsonei ere.

SIM solidarioak

SIM txartelen banaketa

Desde la red de voluntariado, en colaboración con la cooperativa Izarkom, estamos repartiendo tarjetas SIM a estudiantes de Bilbao, de escasos recursos, para que durante el confinamiento puedan seguir con sus estudios.

Jantzigintza solidarioa

Matalank eta maskarilak fabrikazioa

Auzo ezberdinetako bolondresak koordinatu egin dira plastikozko galga 400 mantalak eta kotoizko oihaldun maskarilak egiteko. Mantalak ospitaleei emango zaizkie; maskarilak, berriz, nagusien egoitzei, supermerkatuei edo lanean diarduten beste merkatariei.

3D inprimaketa

Sanitarioentzako NBEen fabrikazioa

Bilboko Maker askok bat egin dute Coronavirus Makers mugimenduko Euskadiko taldearekin, eta osasun-arloko profesionalentzako eta boluntarioen sareetarako biserak inprimatzen ari dira, aurpegia babesteko estalkiak egiteko.

Ekarpenak

Material ematea

PVCko xaflak (koadernaketa) eta gomak behar dira estalkiak egiten amaitzeko, eta kotoizko oihalak maskarak egiteko. Era berean, latexezko edo nitrilozko eskularruak behar dira boluntarioen sarerako.